XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behin baten zurrumurru beldurgarri bat zabaldu zen herrialdean eta jendeak hala esaten zuen beldurrak aidean, zazpi urtetako aldia zazpi bider igaro ondoren, Hiriburuko herensugea bere leizetik irten zela eta bidean harrapatzen zuen guztia suntsitzen ari zela, berdin etxeak eta soroak, nola animaliak hala gizakiak.

Ehundaka lagun abiatu ziren Baiona aldera hango harresi barruan babesteko asmotan.

Alkateak, Beltzuntzeko Antoinek, bere esku zegoen guztia egin zuen piztia agertzen bazen, hari aurre egiteko.

Gaston bere onetik aterata zegoen erabat.

Galdetu honi eta galdetu hari, begiratu hemen eta miatu han...... piztia nolakoa zen jakin nahi zuen, nork ikusi zuen, esaten zuten bezain handia al zen? ahotik sua jaurtitzen al zuen, ala kea besterik ez...?.

Galdera guzti hauen erantzunak jaso zituenean, aitarengana joan zen: - Aita, hauxe da nik nahi nuen aukera! Utz iezadazu herensugearen bila joaten eta hiltzen.

- Hi burutik egina hago! ihardetsi zion aitak.

Hemen geratuko haiz beste guztiak bezalaxe! Hire kezkatan egotea besterik ez diat behar orain!.

Gastonek ez zion hitzik atera baina, erabakita zeukan bezala, prestatu zituen armak, hartu zuen jateko zerbait eta, ezkutaria lagun, gaztelutik irten zen gauez, handik herensugearen gordelekura bideratu zelarik.

Ezkutaria beldurrez dardarka zegoen bitartean, Gaston ametsetan ari zen bueltakoan egingo zioten ongietorriarekin... herensugea hiriko harresietara eramango zuen arrastaka... aitak negar malkotan hartuko zuen eta Ricardo Corazón de Leon-ek foruak zin egitean berekin han egon zen Txikon arbasoaren ezpata emango zion oparitzat... bere argazkia besteen ondoan eskegiko zuten eta....

Zaratots izugarri batek bere liluratik atera zuen.

Herensugearen leize aurrean zegoen.

Ezkutariak atzera jiratu eta korrika batean aldegin zuen handik.

Gastonek deiadarra egin zuen ozen: - Hor al hago??? Aurrekoa baino oihu handiagoa eginez, jarraitu zuen piztiari desafioka: - Hor baldin bahago, irten hadi kanpora!!! Hemen naukak zain!!!.

Herensugea leizetik irten zen.

Hain zen handia eta beldurgarria, non Gastonek atzeraka eman bait zuen pauso bat.

Gero, berriro adorea hartuz, piztiari buruz aurreratu zen.

Une batez elkarri begira egon ziren biak adi-adi, aurrekoak lehen mugimendua noiz egingo zain.

Gastonek piztiaren indarra kalkulatu nahian, Gastonek ez zion hitzik atera baina, eta hau harrituta hain izaki ttikia erabakita zeukan bezala, prestatu bera desafiatzera ausartzen zelako.